Gernikako arbolaren kimuaren landaketaren bigarren urteurrena ospatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 19a, 17:00
Auzokideak larunbateko bestan topa egiten.

2022ko otsailean Gernikako arbolaren kimu bat landatu zuten Berako Izpoz karrikan. Geroztik, urteurrena ospatzeko besta ttiki bat egiten dute auzoan. Aurten ere urteurrena ospatu dute, eta larunbatean elkartu ziren hainbat auzotar, eta baita Aitor Elexpuru herriko alkatea ere. Arbolari zinta txuri, gorri eta berdeak jarri zizkioten auzokideek eta hamaiketakoa ere egin zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun