Gurasoentzat hitzaldia antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak martxoaren 18an

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 20a, 13:00

Nerabezaroan substantzien (drogek) eta ez substantzien (mugikorrak, sare sozialak...) erabilera desegokiak izan ditzakeen eragin kaltegarriak murrizteko bidean, gurasoen babes faktoreak indartzeko hitzaldia antolatu du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak gurasoentzat.

Martxoaren 18an Berako Beralandetan izanen da, 17:30etik 19:00etara, eta Suspertu programako teknikariak gidatuko du. Izena info@bortziriakgz.eus helbidera edo Whatsappez 639 72 40 02 zenbakira idatziz eman eman behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun