Parte-hartzaile bakoitzak nahi hainbertze hitz, solas, erranera, erramolde… bidali ahal izanen du, eta hiru bide izanen ditu horretarako (bat aukeratu beharko du, gutienez): Instagram, Facebook eta galdetegi hau betez.
Parte hartzeko proposamenak irudi bidez zintzilikatu beharko dira sare sozialetan, edo galdetegia betez egin beharko da. Sareetan #solasikpolitena traola erabili beharko da, eta @borboreuskara aipatu egin beharko da.
Lanak baliagarriak izateko, otsailaren 19tik martxoaren 7ra bitarte parte hartu ahal izanen da.
Irabazleak heldu den martxoaren 23an, Korrika Bortzirietatik pasako den egunean, Bor-bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak hartuko duen kilometroan lekukoa eraman ahal izanen du, eta Korrikako petoa ere jasoko du opari.
Irabazlearen izena Bor-borrek izendatutako epaimahai batek erabakiko du, eta martxoaren 17a baino lehen jakinaraziko du, ohiko bideetatik.
Lehiaketaren oinarriak hemen irakurri daitezke.