Papera, kartoia, guraizea izena du Ulaziaren erakusketak, eta pandemia garaian etxean zituen elementuekin hasi zen sortzen. Antolatzaileek azaldu dutenez, «poema bisualak, collageak eta zapata kaxekin egindako eskulturak biltzen dira artista mutrikuarraren lanean. Areto Nagusiko erakusketa honetan, Ulaziaren lanez gain, eskulanetarako materiala jarriko dugu ugari: aizturrak, papera, kartoia, kola… etortzen diren bisitariak ere elementu horiekin jostetan ari daitezen eta Pelloren obra inspirazio iturritzat hartuta beren eskulturak eta collageak egin ditzaten».