Sarrerak aitzinetik salgai daude Agara prentsa dendan, eta egunean berean ere erosteko aukera izanen da Kultur Etxean bertan 6 euroren truke.
Zumaian egin dute egonaldia antzezleek eta bertan sortu dute errua gai nagusitzat duena lana. Hau da lanaren sinopsia: Errudunak gara? Ba al daude erru txiki eta handiak? Erruak askatu nahi ditugu? Oholtza bat. Hiru emakume. Olagarru bat. Errua desagerrarazteko saiakera bat. Garbitzeko, gainetik kentzeko. Gorputzetik, plazeretik, fantasiatik. Hiru aktore, dena ematen, helburu bakar batekin: herri horretako erruekin amaitzea. Lortuko dute?