Arkupe pilota txapelketako senior mailako finalerdiak jokatuko dituzte ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 14a, 12:00

Lesakako udal pilotalekuak final erdietako partidak hartuko ditu ortzegunean, ortziralean eta igandean.

Arkupeko I pilota txapelketako finalak martxoaren 2an jokatuko dituzte Lesakan. Maila ttikienetako finalistak zein izanen diren erabaki da dagoeneko. Ortzegunean, berriz, senior mailako finalerdiak jokatuko dituzte eta igandean kadete eta jubenil mailakoak. Gazte mailako bat, ordea, ortziralean jokatuko dute, Okiñena Nafarroako selekzioarekin konbokatua baitako asteburuan Zaragozan jokatuko den Espainiako txapelketa jokatzeko.

Senior final erdiak, ortzegunean 18:30ean Lesakan

  • Egiguren (Ilunpe) eta Goiburu (Lapke) - Etxeberria (Oiarpe) eta Lizeaga (Mundarro)
  • Salaberria eta Landa (Oiarpe) - Oskoz eta Lazkoz (Oberena)

 

Jubenil final erdia, ortziralean 19:30ean Lesakan

  • Madina (Intxurre) eta Otaegi (Behar Zana) – Izagirre (Lapke) eta Okiñena (Buruzgain)

 

Kadete final erdiak, igandean 10:00etan Lesakan

  • Sainz (San Miguel) eta Olza (Oberena) – Antimasberes (Lagunak) eta Artetxe (Ilunpe)
  • Paraguayo VII.a eta Telletxea (Larraun) – Etxaniz (Oteiza) eta Alkorta (Aurrera)

 

Jubenil final erdia, igandean Lesakan

  • Egurrola eta Calvo (Markina) – Olaiz eta Leonet (Oiarpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun