Argazkietan ageri den bezala, pistako ateetako sareak aldatu dituzte, eta heldu den egunetan margotuko dituzte hesiak. Udalak paratu du materiala, eta auzotarrek egin dute eskulana.
Udalak nabarmendu du auzolanak «emaitza onak» ematen dituela, eta herrigintzaren «zutabe garrantzitsua» dela: «Bejondeiala bizilagunei».