Lesakako Beti Gazte elkartearen batzarra otsailaren 17an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 14a, 08:00

Urteko batzarra larunbatean eginen du Beti Gazte elkarteak Alondegiko egoitzan.

Lesakako Beti Gazte elkarteak urteko ohiko batzarra deitu du otsailaren 17an, larunbatean 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrenean. Elkartearen egoitzan eginen dute bilkura, Alondegiko lehen solairuan.

Iazko batzarraren akta irakurri eta, bidezko bada, onartu ondotik, 2023an egindako ekitaldiak eta kontuen balantzea, 2024ko ekitaldiak eta aurrekontua, kuotak eguneratzea, informazioa eta bertze gaiak aztertuko dituzte, eskari-galderen txandarekin bukatzeko. Ondotik luntx ttiki bat ere eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun