Zentral eolikoak eskualdean

Etxalarko Azkua Bizirik taldeak ere banderolak atera ditu

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 13a, 10:00

Etxalarko Azkua Bizirik taldeak ere, herriko lurretan egin nahi duten makroproiektu eolikoaren kontra lanean segitzen du. Berriki banderolak atera ditu eta «herriko jendeari eta nahi duen guztiari etxeko leihoetan eta balkoietan paratzeko» deia egin die. Honela gaineratu du: «Denon artean argi utzi dezagun ez ditugula haize errota erraldoi horiek gure mendietan nahi. Orain eta beti, Azkua bizirik!».

Banderolak Etxalarko Herriko okindegian eta Pello Apezetxea Kultur Gunean eros daitezke, bortz eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun