Arkupe pilota txapelketako maila ttikienetako finalistak erabakiak

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 13a, 12:00

Maila ttikienetako finalistak erabaki dira Arkupeko pilota txapelketan. Martxoaren 2an jokatuko dituzte finalak.

Arkupeko I. Pilota Txapelketako finalak martxoaren 2an jokatuko dituzte Lesakan, baina kategoria ttikienetako finalistak igande honetan erabaki dira Lesakako udal pilotalekuan. Izan ere, benjamin, alebin eta infantil mailako finalerdiak jokatu dituzte. Donezteben, berriz, kadete mailako final laurdenak jokatuko dituzte, beraz, maila honetan finalerdietako protagonistak erabaki dira.

Finalerdietako emaitzak Lesakan

Alebinak, finalerdiak
  • Otxandorena eta Agesta (Txaruta), 18 – Mauleon eta Iñarrea (Oberena), 17
  • Bazterrika (Arkupe) eta igoa (Bortziriak), 18 – Zabaleta eta Olaizola (Aurrera), 5
Benjaminak, finalerdiak
  • Etxeberria eta Narbaiz (Ororbia), 8 – Orkin eta Alsua (Buruzgain), 18
  • Agerralde eta Jaurena (Txaruta), 18 – Zabaleta eta Otamendi (Atarrabia), 17
Infantilak, finalerdiak
  • Gonzalo (Najerino) eta Mantzizidor (Lapke), 18 – Ansola eta Beitia (Lagunak), 15
  • Landa eta Alberdi (Lapke, 18) – Labaka eta Arsuaga (Hernani), 16

 

Kadete mailako final laurdenak Donezteben

Kadeteak, final laurdenetako emaitzak
  • Oses (Hernani) eta Otaegi II.a (Behar Zana), 14 – Olza (Oberena) eta Sainz (San Miguel), 18
  • Etxaniz (Oteiza) eta Alkorta (Aurrera), 18 – Zearra (Markina) eta Moto (Txukun Lakua), 16
  • Alberdi eta Elola (Lapke), 17 – Paraguayo VII.a (Najerino) eta Telletxea (Larraun), 18
  • Torralba (Zornotza) eta Del Rey II.a (Najerino), 2 – Antimasberes (Lagunak) eta Artetxe (Ilunpe), 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun