Astelehenean Bortzirietako kontsultategiak itxiak izanen dira

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 10a, 11:00

Bortzirietako Osasun Zentrotik jakinarazi dutenez, astelehena, otsailaren 12a, inauterietako astelehena dela eta, besta eguna izendatu dute, eta hala, medikuaren kontsultategiak itxiak izanen dira. Asteburuetan eta bertze besta egunetan bezala, larrialdiren bat gertatuz gero, 112ra deitu beharko da Lesakako Osasun Etxean artatu ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun