Goiuri Urra Nafarroako cross country txapeldun izan da 2023an

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 8a, 19:00

Goiuri Urra 14 urteko motor gidari lesakarra, joan den urtean pilatutako domina eta sariekin.

Motokros modalitate honetan Euskal Herrian eta Aragoin hirugarren izan da hamalau urteko pilotua kadete mailan

2023a urte emankorra izan da Goiuri Urra Yecora, 14 urteko motor gidari lesakarrarentzat. Motokroseko cross country modalitatean kadete mailako Nafarroako txapeldun izan da eta Euskal Herriko eta Aragoiko txapelketetan hirugarren. Argazkian, Nafarroako urrezko dominarekin eta 2023an lortutako bertze sariekin ageri da.

2024. urteko denboraldiari begira, dagoeneko junior eta junior elite mailetan lehiatuko da Urra. Nafarroa, Euskal Herria eta Aragoiko txapelketetan ez ezik, Espainiako kopan ere parte hartuko du. Lehenbiziko proba otsailaren 24an izanen du Cintruénigon, enduro cross modalitatean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun