San Antonerako ibilaldi arautuko sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 7a, 16:00

San Antonerako ibilaldi arautuko bi bikote saridunak, Beti Gazteren egoitzan sariak jaso ondotik. Argazkia: Beti Gazte

Lehen saria Mertxe Antzizarrek eta Mila Ibarrak eskuratu dute eta bigarrena Txiku Antzizarrek eta Montxo Telletxeak

Azken urteetan bezala, San Antonera ibilaldi arautua antolatu zuen aurten ere Lesakako Beti Gazte elkarteak San Anton egunaren ondoko igandean. Denera 25 bikotek eta hirukotek parte hartu zuten, neguko eguraldi bikaina lagun. Horien artean, Mertxe Antzizar Iriartek eta Mila Ibarra Dendarietak lortu zuten lehen saria eta Francisco Javier Txiku Antzizar Arretxeak eta Jose Ramon Montxo Telletxea Pellejerok bigarrena. Beti Gazteko zuzendaritza batzordeko Argiñe Ordokiren eskutik hartu zituzten sariak astearte arratsaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun