Etxalarko kultur etxean aldi baterako lan kontratuarekin eta lanaldi erdian aritzeko pertsona bat behar dute

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 7a, 09:00

Etxalarko Udalak lan-deialdia atera du Etxalarko kultur etxerako pertsona bat kontratatzeko lanaldi erdian, aldi baterako lan kontratuarekin eta hautapen proben bitartez. Interesatuek otsailaren 14ra arte dute aurkezteko epea.

Hauek izanen dira bere eginkizunak:
  • Kultur jardueren eta jarduera soziokulturalen programazioa egitea eta baita horiek antolatu, koordinatu, jarraitu eta ebaluatzea ere.
  • Puntu teknologikoaz, liburutegiaz eta kultur etxean jartzen diren zerbitzuez arduratzea.
  • Udalaren web orriaz arduratzea, hori eguneratu eta garatzea.
  • Bere mailaren eta kategoriaren barrenean bere esku uzten zaizkion guztiak.
Ikasketak
Batxilergoko titulua, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea.

Hizkuntzak
NAHITAEZKOA: Euskara - C1 Maila (ahoz eta idatziz).

Bertze baldintza batzuk
  • Maila altua informatikan.
  • Hizkuntza komunitarioen ezagutza (batez ere frantsesa eta ingelesa).
Oharrak
Hautaprobak eginen dira: proba teorikoa eta praktikoa (Ikusi deialdiaren oinarriak)

Erregistratzeko epea, azken eguna:
2024-2-14

Kontratu mota/lanez kanpoko praktikak:

Langilea ordezkatzeko aldi baterako kontratua.

Iraupena
Urtebete, luza daitekeena.

Lanaldia
Partziala.
 
Ordutegia
Iraila-maiatza: 16:00-19:40
Ekaina-abuztua: 10:00-13:40
 
Soldata
C MAILA + osagarriak
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun