Gure Txokoa elkarteak mus txapelketa azkarra antolatu du larunbaterako

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 7a, 16:30

Gure Txokoa elkarteak bertze urte batez mus txapelketa antolatu du larunbaterako, hilaren 10erako. Txapelketa azkarra izanen da eta bazkideek zein ez bazkideek hartzen ahal dute parte. 

Elkartearen egoitzan, Iamotenean eginen dute 16:00etan hasita. Aitzinetik, izen ematea ordubete lehenago hasiko da eta bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu. Egunean berean antolaketan laguntzeko deia luzatu du elkarteak.

Parte hartzaileek sari ederrak izanen dituzte. Lehen bikote sailkatuak 250 euro eta ardo lotea izanen ditu saritzat; bigarren sailkatuak bi afari Zubiondon eta ardo lotea; hirugarren sailkatuek bi afari Zalainen eta ardo lotea eta laugarren sailkatuak Martiko produktuen bi lote eta ardo lotea.

Gainera, bazkide bikote onena ere sarituko dute. Kasu horretan, bi afari Errekalden eta ardo lotea izanen dituzte saritzat. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun