Odola emateko aukera izanen da ortzegunean eta ortziralean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 6a, 16:30

ADONA Nafarroako Odol Emaileen elkartearen bidez odola emateko aukera izanen da ortzegunean eta ortziralean Beran. Ortzegunean, hilaren 8a, 17:00etatik 20:00etara ematen ahalko da, eta ortziralean, aldiz, hilaren 9an, 09:30etik 13:15era.

Odola eman nahi dutenek aitzinetik hitzordua hartu behar dute Adonaren wegbunearen bidez. Odol ematea Lagun Handiak elkartearen egoitzan eginen dute, Isidoro Fagoaga musika eskolaren azpian dago elkartea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun