Gipuzkoako pista estaliko atletismo txapelketak jokatu dituzte asteburu honetan Donostiako Anoetako belodromoan. Irungo Bidasoa Atletiko taldean ari den Eñaut Arburua Portu lesakarrak 16 urtez beheitiko 300 metroko lasterketako finalerako txartela lortu zuen. Ez hori bakarrik, oraindik hamalau urte bertzerik ez baditu ere, larunbateko final horretan bigarren postua eskuratu zuen, bere marka onena eginez (39.28). Gisa honetara, datorren asteburuan leku berean jokatuko den Euskadiko txapelketan parte hartzeko eskubidea irabazi du.
Anoetako podiumean bi donostiar izan zituen aitzinetik eta gibeletik Eñaut Arburuak: Atletico San Sebastian taldeko Mikel Benito izan zen txapeldun (37.77) eta Real Sociedad taldeko Asier Elkoroiribe hirugarren (39.47).