Beti Gazteko mendi taldea Aizkolegira igoko da otsailaren 4an

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 2a, 07:00
Beti Gazteko mendizaleak Sunbillatik Mendaurrera igotzen joan den igandean. Igande honetan Etxalartik Aizkolegira igoko dira.

Igandean 07:30ean geldituko dira Lesakako Plaza Zaharrean eta autoetan hurbilduko dira Etxalarrera

Urtarrileko azken igandean, Sunbillatik Mendaurrera igo ziren Beti Gazteko mendizaleak, jausterakoan inauterietako karrozen desfilea ikusiz. Igande honetan, otsailaren 4an, berriz, Etxalartik Aizkolegira igoko dira. Igandean 07:30ean gelditu dira Lesakako Plaza Zaharrean eta hortik autoetan joanen dira Etxalarrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun