Goldatz Berako Talde Feministak antolatuta, zine foruma eginen dute igandean otsailaren 4an Beran. Mukixu haur eskolako kideek egindako proposamenari tiraka, 2021ean eta 2022an Nafarroako 0-3 plataformaren borroka biltzen duen dokumentala emanen dute. 17:00etan elkartuko dira Beralandetan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.