Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 1a, 13:30

Euskal Herriko Mus Federazioak XV. aldiz antolatu du Euskal Herri mailako txapelketa. Herriz herri kanporaketak jokatzen ari dira, eta Beran, igandean, hilaren 4an jokatuko dute 17:00etan Kataku herri ostatuan.

Txapelketako lehenbiziko kanporaketak otsailaren 25era arte eginen dituzte herrika, eta herrialdeko kanporaketak martxoaren 9an abiatuko dituzte. Finala, berriz, martxoaren 23an Altzain (Zuberoa) izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun