Arkupe elkartearen I. eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako jardunaldia jokatuko dute otsailaren 1ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 31a, 14:00
Oiarpeko Oihan Etxeberria pilota boleaz jotzen. Lehen urratsak Lesakako Arkupe elkarteko pilota eskolan eman zituen eta ortzegunean Mundarroko Lizeagarekin ariko da, Tolosako Ezenarro eta Alkantararen kontra.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako jardunaldia jokatuko dute otsailaren 1ean, ortzegunean 18:30ean hasita Lesakako udal pilotalekuan. Hiru partida jokatuko dituzte eta azkenekoan, lehen urratsak Arkupe elkartean eman zituen Oiarpeko Oihan Etxeberria ariko da.

Lesakan, ortzegunean 18:30ean

Seniorrak

Ibarluzea eta Oliden (Lapke) – Mikelarena eta Garaño (Buruzgain)

Labaka eta Labaka (Ilunpe) – Gorostidi eta Plazaola (Zazpiturri)

Oihan Etxeberria (Oiarpe) eta Lizeaga (Mundarro) – Ezenarro eta Alkantara (Tolosa Aurrera)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun