Igantziko Baxi Basajauna disc golf taldeko Iñaki Gonzalez Olaizolak indartsu segitzen du eta asteburu honetan Palau Solià i Plegamants herrian jokatutako II. Catalunya Open txapelketan hirugarren postua eskuratu du MP50 kategorian. Lehen postua Jean-Louis Tanghe belgiarrak eskuratu zuen eta bigarrena Gianni Ripa alemaniarrak.
Aitzinera begira, Igantziko Irrisarri Landeko disc golf zelaiak hartuko du Nafarroako Openaren laugarren edizioa maiatzaren 4an eta 5ean eta, aldi berean, sei proba izanen dituen Espainiako IV. Koparako ere prestatzen ari dira Baxi Basajauna taldeko kirolariak.