Igantziko Baratzondo elkarteak Tafallako feriara irteera antolatu du otsailaren 11n

Ttipi-Ttapa 2024ko urtarrilaren 30a

Baratzondoko jubilatuak berriki egindako hitzaldi batean.

Igantziko Baratzondo elkarteak otsailaren 11n Tafallara irteera antolatu du. Izena otsailaren 4ra arte eman daiteke (Axun, Iñaki edo Tere deituz). Otsailaren 11n, igandean 08:00etan atera eta 14:00ak arte Tafallako ferian ibiliko dira. Las Torres jatetxean bazkaldu eta gero denbora librea izanen dute itzulera ordura arte. 18:00etan bueltatuko dira. Bueltan Mugairin, Urgain jatetxean, geldituko dira otordutxo bat egiteko, etxera ailegatu aitzinetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun