Isidoro Fagoaga Musika eskolako ikasleen entzunaldiak eginen dituzte heldu den egunetan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 29a, 11:00

Musika eskolako txistu ikasleak eta irakaslea pasa den astean egindako entzunaldian.

Orain arte ikasitakoa jende aitzinean erakusketan segitzen dute Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek, eta heldu den egunetan eginen dituzte entzunaldiak.

Gaur arratsaldean, urtarrilaren 29a, perkusio ikasleen emanaldia izanen da. Heldu den astean, berriz, otsailaren 5a,  astelehena, klarinete eta saxofoi emanaldia izanen da eta asteartean, otsailaren 6a, trikiti ikasleena. Hiru emanaldiak, musika eskolan berean izanen dira 18:00etan.

Asteazkenean, otsailaren 7an, aldiz, inauterietako kontzertua eginen dute 18:00etan Kultur Etxean. Egun horretan ez da musika klaserik izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun