Olentzero Batzordearen balorazio bilera eginen dute gaur Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 29a, 09:30
Inoiz baino olentzero gehiago plazaratu zituzten lehiaketara Lesakan. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Olentzero Batzordearen balorazio bilera eginen dute Lesakan urtarrilaren 29an, astelehenean 19:00etan Lesakako udaletxeko pleno aretoan. Inoiz baino olentzero gehiago aurkeztu zituzten lehiaketara eta sekulako jendetza bildu zen plazan horiek ikustera. Horiek eta bertze zenbait kontu izanen dituzte hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun