Arkupeak elkarteko 200 lagun sagardotegian izan dira

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 26a, 15:00

Arkupeak elkarteko 200 bazkide Urnietako Oianume sagardotegian izan ziren atzo.Urteko sagardo berria dastatzeaz gain, bertako menu tradizionala ere dastatu zuten: txistorra, bakailao tortilla, bakailao frijitua, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Kafea eta txupitoa ere hartu zituzten.

Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariek girotu zuten saioa, eta ondotik, dantzaldia izan zuten Joxe Angelekin. Egun ederra pasa zuten bazkide denek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun