Alvaro Arbina idazlearekin solasaldia izanen dute urtarrilaren 31n Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 29a, 09:00

Alvaro Arbina idazle gasteiztarrak Gazteluko Sagardia Goñi familiaren erailketan oinarritutako eleberriaz ariko da irakurzaleekin asteazkenean Lesakan.

Gazteluko Sagardia Goñi familian oinarritutako ‘Los años del silencio’ bere azken lanaz ariko dira asteazkenean 18:30ean liburutegian

X. Pamplona Negra jaialdiaren barrenean, urtarrilaren 31n, asteazkenean 18:30ean Álvaro Arbina idazle gasteiztarrarekin topaketa izanen dute Lesakako liburutegian. Gazteluko Sagardia Goñi familiaren erailketan oinarritutako Los años del silencio bere azken lanaz ariko dira, gaztelaniaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun