Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren hitzaldi interesgarria Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 26a, 14:00

Ordu eta erdiz bere tesia aurketu zuten Iurrebasok, eta ondotik galderak egin zituzten entzuleek.

Iñaki Iurrebaso soziologoak hitzaldi interesgarria eman zuten atzo arratsaldean Beran. 'Euskararen egoera. Zer diote datuek?' izenpean, azken urteetan egindako ikerketaren datuak aletu zituen. Gaur egungo egoera ulertzeko hainbat gako interesgarri eman zituen, tartean bere hipotesi nagusia ere azaldu zuen: euskara uste baino ahulago dagoela.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatua zen hitzaldia, eta aitzinerago Bortzirietako datuekin bertze solasaldi bat egiteko asmoa dutela ere aurreratu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun