Igantziko Bi-Bide janari dendak 60 urte bete ditu lanean

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 26a, 09:00

Angelita eta Nazario, seme-alabekin, Bi-Bideko atarian.

Hamaika bizipen, kontakizun eta pasadizo bizitu dituzte Goietxeko lau paretak eta herriko denda bakarra da orain

Igantziko Bi-bide ostatu eta janari denda Angelita eta Nazariok ideki zuten 1963an. Hirutan hogei urte bete dira. Hala ere, jada 1961ean Atsoltzenean zegoen denda traspasoan hartua zuten Goietxera etorri aitzin.

1983an Marijo ere pixkanaka ardura hartzen joan zen. 2003ko abenduan, 40 urteren ondotik. ostatua itxi zuten eta, nahiz eta denbora batez bertze hainbat dendekin batera aritu ziren lanean, egun herriko denda bakarra da.

Eskerrik asko Goietxeko familia, eskerrik asko Marijo eta ea elkarrekin urte gehiago ospatzen ditugun. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun