Martxan da Bortzirietako IKA Euskaltegian izena emateko kanpaina

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 26a, 18:00

Bortzirietako IKA Euskaltegiak ikasturteko bigarren matrikulazio kanpaina abiatu du, eta otsailaren 8ra arte eman daiteke izena. Gainera, Bortzirietan erroldatuak dauden ikasleek Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen dirulaguntza eskatu ahal izanen dute matrikula ordaintzeko. Informazio gehiagorako eskuragarri daude 948 637 796 telefonoa eta bortziriak@ikaeuskaltegiak.eus helbide elektronikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun