Nafarroako X. Trikiti jaialdia larunbatean eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 25a, 17:00

2022an bezala, Lesakako Harriondoa kultur etxeak hartuko du aurten hamargarren edizioa beteko duen Nafarroako Trikiti Jaialdia.

Nafarroako Trikitixa elkarteak eta Lesakako trikitixa taldeak, Lesakako udalaren eta bertze zenbait erakunderen laguntzaz antolatutako Nafarroako X. Trikiti jaialdia Lesakako Harriondoa kultur etxean eginen dute urtarrilaren 27an, 17:30ean hasita. Lehen ere hainbat urtez Lesakan egin dute jaialdia, azkena 2022an. Jaialdirako sarrerak eta jaialdiaren ondotik Koxkontan eginen den afarirako txartelak agortuak daude dagoeneko.

Parte hartuko duten trikitilari, panderojole eta musikariei dagokienez, Epelde, Lutxurdio, Laja II.a eta Haritz Garmendia; Dani eta Ainara Narbarte, Kattalin Zubizarreta, Manex Torrealdai eta Oihan Larrañaga; Iker Goenaga, Alaitz Telletxea eta Fredi Pelaez; Xabi, Ainara, Leire, Amaia eta Gari; Miren, Agur, Mirari eta Aintzane eta Nafarroako Trikitixa Elkarteko musikariak igoko dira taula gainera. Joseba Olagarai etxalartarra eta Amaia Eneterreaga lesakarra izanen dira Euskal Telebistak grabatuko duen saioa aurkezten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun