Etxalarko Sute Elkartearen batzarra eginen dute urtarrilaren 27an

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 25a, 08:00
Etxalarko Sute elkartearen ikastaro bateko argazkia.

Urtarrilaren 27an Etxalarko Sute Elkarteko urteko batzar orokorra eginen dute Etxalarko Pello Apezetxea kultur etxean, larunbatean 10:00etan hasita. Berrikuntza bezala, aurten, herri guziari irekitako bilera informatibo bat eginen da batzarraren ondotik, elkartea ezagutzeko eta nahi duenak bazkide egiteko informazioarekin.

Sute Elkarteak gogorarazi duenez, sua itzaltzeko pala bereziak Zamudieneko bordan, Iturraldeko bordan, Arrieneko bordan, Tolareko bordan, Goienetxegaraian eta Maisterreneko bordan daude. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun