Arkupe elkartearen I. eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 25ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 24a, 19:00

Lesakako udal pilotalekuan jokatuko dituzte senior mailako partidak ortzegun arratsaldean.

Ortzegunean 18:30ean hasita lau partida jokatuko dituzte udal pilotalekuan

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako jardunaldia jokatuko dute urtarrilaren 25ean, ortzegunean 18:30ean hasita Lesakako udal pilotalekuan. Lau partida jokatuko dituzte.

Lesakan, ortzegunean 18:30ean

Seniorrak

Elizalde eta Santesteban (Oberena) – Otxoa eta Garmendia (Lapke)

Salaberria eta Landa (Oiarpe) – Armaolea (Lapke) eta Gorriti (Arkupe)

Oskoz eta Lazkoz (Oberena) – Etxezarreta eta Odriozola (Eple)

Apaolaza (Hernani) eta Aranguren (Epe) – Sagardia eta Prim (Oberena)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun