Ginger talde zarauztarraren kontzertua larunbatean Berako Katakun

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 25a, 13:00

Andrea Lopetegik, Jone Azkoagak, Nerea Altxuk eta Gorka LarraƱagak osatzen dute taldea. Irudia: EITB Kultura.

Kultur eskaintza oparoa izaten du Berako Kataku herri ostatuak, eta larunbat honetarako, hilaren 27rako, kontzertua antolatu dute. Punk rocka egiten duen Ginger talde zarauztarraren emanaldia izanen da 22:30ean.

2022an kaleratu zuen taldearen izen bereko diskoa Gingerrek, eta iaz kaleratu zuten bigarrena, 'Narras' izenekoa. Andrea Lopetegik, Jone Azkoagak, Nerea Altxuk eta Gorka Larrañagak osatzen dute taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun