Berako Eztegara pasealekuko zuhaitzak kimatzen hasi dira gaur

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 22a, 09:30

Gaur hasi eta pare bat astez, Eztegara pasealekuko zuhaitzen kimaketa eginen dute Beran. Hori dela eta, trafikoan hainbat aldaketa izanen dira heldu den egunetan eta ibilgailuei eta oinezkoei seinalizazioa errespetatzeko eskatu die udalak, arrisku egoerak saihesteko

Gainera, azaldu dute egunez, langileak lanean ari diren bitartean ezin izanen da Eztegarako goiko aldean aparkatu. Arratsalde erditik aitzinera, eta gauez aparkatzeko aukera izanen da, baina, goizerako kotxeak bertatik mugitu beharko dituzte jabeek berriz.

Kimaketa lanek pare bat aste irautea aurreikusi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun