Bizibide Enduro Topaketa ere eginen dute Igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 18a, 18:00

Bi txirrindulari Akerbide ibilbidean, AgiƱatik San Antonerako bide zailean.

Urtarrilaren 21ean San Anton eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Bizibide Enduro Topaketa ere antolatu dute Lesakan. Igandean 09:00etan izanen dute hitzordua Lesakako udal kiroldegian eta mendi txirrindulariek Akerbidea, Askati eta Pipiflow ibilbidea ezagutzeko eta probatzeko aukera izanen dute.

Ez da beharrezkoa izena ematea, baina antolatzaileek ohartarazi dute maila fisiko eta tekniko handiko ibilbidea dela. Aste honetan ibilbidea garbitzen eta txukuntzen ere ibiliak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun