Familientzat sukaldaritza tailerra antolatu dute urtarrilaren 28an Lesakako Arranon

Ttipi-Ttapa 2024ko urtarrilaren 18a

Pasta freskoa prestatzen ikasteko tailerra eginen dute Arrano elkartean.

Pasta freskoa prestatzen ikasteko sukaldaritza tailerra familientzat antolatu du Lesakako Arrano elkarteak urtarrilaren 28rako. Hilabeteko azken igandean 12:00etan izanen dute hitzordua Arrano elkartean eta ondotik, tailerrean prestatutakoa bazkalduko dute eta bazkal ondotik jokoak izanen dituzte.

Izena ematea arranolesaka@gmail.com helbide elektronikora idatziz edo Whatsapp bidez, 660 79 93 41 zenbakian egin daiteke. Helduek 10 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 5 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun