Arkupe elkartearen I. eskuz binakako pilota txapelketako senior mailako jardunaldia jokatuko dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 18:00

Lesakako udal pilotalekuan ortzegun arratsaldean jokatuko dute senior mailako jardunaldia.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa abian da. Urtarrilaren 18n, ortzegun arratsaldean, senior mailako jardunaldia jokatuko dute Lesakako udal pilotalekuan.

Senior maila, ortzegunean 18:30ean Lesakan
  • De la Torre eta Peñalver (Lagunak) – Mikelarena eta Garaño (Buruzgain)
  • Agirre eta Lerga (Zugarralde) – Gorostidi eta Plazaola (Zazpiturri)
  • Garcia eta Agirre (Oberena) – Orbegozo eta Altuna (Hernani)
  • Ezenarro eta Alkantara (Aurrera Tolosa) – Gastesi eta Aramendia (Aranpilota)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun