Martxoak 8rako egitaraua antolatzeko bilera eginen dute Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 14:00

2022ko Martxoaren 8an Beran hartutako irudia. Argazkia: Goldatz Berako talde feminista.

Martxoaren 8an da Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta hori antolatzeko prestaketetan hasiak dira Beran. Goldatz herriko talde feministak deituta, egun horretarako egitaraua antolatzeko bilera eginen dute ortziralean, hilaren 19an, 19:00etan Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun