Urteko lehen edoskitze tailerrak eginen dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 15:00

Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko tailerrak eginen dituzte aurten ere. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.

Lehenbiziko tailerra urtarrilaren 18an, ortzegunean 12:00etatik 13:era eginen dute Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.), 12:00etatik 13:30era. Hurrengo biak otsailaren 22an eta martxoaren 21ean eginen dituzte, leku eta ordu berean. Azken bi hauetan Nerea Altzuar Elizondoko emagina ere izanen dute solaskide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun