Hainbat zuhaitz moztu eta garbiketa lanak egin dituzte Beran Zia errekaren bazterrean

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 17:00

Berako Udalak Eztegara pasealekuaren eta Zia errekaren artean dauden hainbat zuhaitz moztu zituen pasa den astean. Iturlandetako zubian hasi eta Kultur etxean gibeleko aldeko eremura arte egin dituzte garbiketa lanak.

Zuhaitz horietako aunitz gaixorik zeuden, eta erortzeko arrisku handia zuten. Zuhaitzak kenduta, argitasun handia irabazi du eremuak, eta baita erreka bazterrean egoteko eremu bat ere.

Pasa den astean aritu ziren lan horiek egiten Goizuetako Apezetxea enpresako kideak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun