[BIDEOA] Berako mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak urteko lehen irteeran

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 17a, 10:30

Urteko lehen irteera egin dute Arkupeak elkarteko mendi taldeko mendizaleek urtarrilaren 16an. Berako mendietan ibili dira asteartean eta Larrate gaina (Santa Barbara), Idoiako lepoa eta Labiaga (Ibantelli) igo dituzte. Ondotik, 65 bat lagun elkartu ziren Zalain jatetxean, indarrak berreskuratzera.

Arkupeak elkarteko mendizaleak Labiaga mendian goiti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun