Berako Kultur Etxea goraino bete da Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketa aditzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 16a, 14:30

Igandean, hilaren 14an egin zuen Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa Beran. Sarrera denak bi aste lehenago bukatuak ziren, eta kultur etxea goraino bete zen Gurrutxagaren abenturak aditzeko. Bakarrizketaren muina Realeko futbolari zeneko kontuek hartu zuten, eta baita pairatutako nahasmendu obsesibo-konpultsiboak ere. 91 minutuz isildu gabe aritu zen Gurrutxaga eta entzuleak barrez lehertu ziren une aunitzetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun