Gernikako arbola karrika itxia egonen da bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 11a, 16:00

San Esteban karrika herriko etxearekin lotzen du Gernikako Arbola karrikak.

Zalaingo ur depositutik Foru Plazara doan ur sarea berritzeko lanak egiten ari da Berako Udala azken hilabeteetan.  Lanak direla eta hainbat errepide  mozketa egin behar izan dituzte, eta ortziralean, urtarrilaren 12an Gernikako arbola karrika —San Esteban karrikatik herriko etxera doana— itxiko dute 08:00etatik 18:00ak arte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun