Igantziko Biltokiko garbitzaile lanposturako deialdia ireki dute

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 11a, 08:00

Biltokiko garbiketa lanak egiteko langilea hartuko dute.

Izena emateko azken eguna ilbeltzaren 15a izanen da eta bazkideek izanen dute lehentasuna

Urte berriarekin batera, urtero bezala, Igantziko Biltokik elkartearen garbitzaile lanposturako deialdia egin du. Izena emateko azken eguna ilbeltzaren 15a izanen da eta bazkideek lehentasuna izanen dute. Lanpostua urtebeterako emanen da, otsailetik hasita.

Baldintzak (ordutegia, lan orduak, soldata…) Biltokiko kortxoan daude. Izen-abizenak gutun-azal itxi batean idatzi eta Biltokiko buzoira sartu beharko dira. Autonomo modura lan egiteko izanen da eta bazkideek lehentasuna izanen dute. Informazio gehiago nahi izanez gero Biltokiko juntakoekin harremanean jarri behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun