Zuhaitz Gurrutxagak 'FutbolisTOK' bakarrizketa eginen du igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 10a, 11:00

Sarrera guztiak agortuak direla eginen du igandean, urtarrilaren 14an, Zuhaitz Gurrutxagak 'FutbolisTOK' bakarrizketaren emanaldia. 18:30ean izanen da Berako Kultur Etxean.

Futbolisto baten Konfidentziak, bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzeaz gain, Realeko jokalari zeneko bertze hainbat bizipen eta anekdota ere izanen ditu solasgai Zuhaitz Gurrutxagak bere bakarrizketan. Horrez gain, jendaurrean lehen aldiz, lehen mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion nahasmendu obsesibo-konpultsiboaz ere solastatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun