2023a bukatu bezalaxe hasi du urte berria Julen Goia Mitxelena, sei urteko xake jokalari lesakarrak: garaipenarekin. Urtarrilaren 7an Berriozarren jokatu zen Nafarroako eskolarteko zirkuituari zegokion bosgarren proba eta honetan ere garaipena lortu zuen.
Berriozarko seigarren torneoa hagitz berdindua suertatu zen eta horren erakusgarri, hiru jokalarik bosna garaipenekin berdindu zutela lehen postuan. Kasu honetan, desenpatea Julen Goiaren aldekoa izan zen eta, horrela, Nafarroako zirkuituko sailkapen orokorrean lehen postua mantentzeaz gain, bertze jokalariekin duen aldea handitu egin zuen lesakarrak, lidergoa sendotuz.