Desagertua arratsaldean atera zen etxetik, mugikorrik gabe. Sarbide zaileko amildegi eremu batean zegoen, etxetik hurbil. Onik zegoenez, larrialdi zerbitzuek zuzenean etxera eraman zuten.
Larrialdi zerbitzuek onik aurkitu dute atzo arratsaldean Berako Kaule auzoan desagertutako gizona. Senitartekoek 19:19an salatu zuten gizonaren desagerketa eta Oronozko eta Cordovillako suhiltzaileak, Berako suhiltzaile boluntarioak, Erreskaterako Talde teknikoa, Nafarroako Basozainak, Foruzaingoa eta Guardia Zibila ibili ziren bilaketa lanean. Oihuak aditu ondotik, 21:45ean aurkitu zuten Berako suhiltzaile boluntarioek, egoera onean.
Desagertua arratsaldean atera zen etxetik, mugikorrik gabe. Sarbide zaileko amildegi eremu batean zegoen, etxetik hurbil. Onik zegoenez, larrialdi zerbitzuek zuzenean etxera eraman zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.