Eguraldi traketsa zela eta ez zuten errege kabalkadarik egin ortziralean Lesakan, baina halere, ongietorri beroa eskaini zieten Meltxor, Gaspar eta Baltasarri udal pilotalekuan. Erregeek, bere aldetik, opariak ekarri zizkieten Maria, Jose eta Jesus haurtxoari eta muxuak eta opariak banatu zituzten frontoira bildutako umeen artean. Lesakako abesbatzak ere kantatu zuen eta Jaione Telletxeak aurreskua dantzatu zuen. Aitzinetik, Andra Mari zahar etxera ere hurbildu ziren erregeak. Argazkiak: Izaskun Martinez
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!