Euripean ere presoak etxera bueltatzea eskatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 8a, 09:00

Euskal presoan etxera bueltatzeko aldarria egin zuten larunbat eguerdian Lesakako Onin errekaren gainean.

Errege eguneko eguraldi euritsuarekin ere, ‘Etxeraino’ elkarretaratzea egin zuten larunbat eguerdian Lesakako Gillemoneko zubian, Onin errekaren gainean, presoak etxera bueltatzea eskatuz. Gisa honetara, eguberrietan Etxerak presoen alde antolatutako egitarau zabala bukatu zen. Abenduaren 24an olentzero lehiaketaren ondotik kantatu zuten, abenduaren 29an hilabeteko azken ortziraleko elkarretaratzea egin zen eta eta urtezahar egunean, San Silvestre lasterketa jendetsua eta giza katea egin zuten plazan. Urtarrilaren 13an Bilbon eginen den manifestaziora joateko deia ere egin du Etxerak eta autobuserako apuntatzeko aukera izanen da Arranon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun